
Sartu SIM txartela eta bateria
Oharra: Edozein estalki kendu aurretik, itzali telefonoa eta deskonektatu
kargagailua eta gainerako gailuak. Estalkiak aldatzean ez ukitu osagai elektronikorik.
Erabili eta gorde telefonoa beti estalkiak jarrita.
Garrantzitsua: Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko
diseinatuta dago. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri harremanetan mugikorraren
operadorearekin mini-UICC txatala nola erabili jakiteko.
Garrantzitsua: SIM txartela kaltetzea ekiditeko, kendu bateria SIM txartela sartu
edo atera aurretik.
Telefonoa BL-4C bateriarekin erabiltzeko egina dago. Erabil itzazu beti jatorrizko
Nokia bateriak.
SIM txartela eta bertako kontaktuak erraz kalte daitezke urratze edo okertzeen
ondorioz. Beraz, kontuz aritu txartela erabili, sartu edo ateratzerakoan.
1 Kokatu hatza telefonoaren goiko aldean dagoen hutsunean eta kontuz kendu
atzeko estalkia (1).
2 Bateria sartuta badago, altxatu eta atera bateria (2).
3 Sartu edo kendu SIM txartela (3 edo 4). Ziurtatu txartelaren kontaktu-eremuak
behera begira daudela.
6
Lehen urratsak

4 Lerrokatu bateriaren eta bateria-konpartimentuaren kontaktuak eta sartu
bateria (5). Atzeko estalkia berriz jartzeko, zuzendu beheko ixteko kisketak bere
zirrikituetara (6) eta bultzatu estalkia bere tokian sartu arte (7).