
Sartu memoria-txartela
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoak 32 GB-ko memoria-txartelak onartzen ditu gehienez.
Lehen urratsak
7

1 Atzeko estalkia kendu.
2 Ziurtatu memoria-txartelaren kontaktu-eremua behera begira dagoela, eta sartu
txartela. Bultza txartelari barrura, bere lekuan finkatu arte.
3 Jarri atzeko estalkia.
Memoria txartela kendu
Garrantzitsua: Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
Telefonoa piztuta dagoela ere ken edo ordezka dezakezu memoria-txartela.
1 Atzeko estalkia kendu.
2 Bultza txartelari askatzen den arte, eta atera txartela.
3 Jarri atzeko estalkia.