Laguntza
Produktua erabiltzeari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, edo
telefonoak nola funtzionatu beharko lukeen jakin nahiko bazenu, irakurri zure
telefonoan duzun erabiltzailearen gida sakonki.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, egin hurrengo ekintzetako bat:
•
Berrabiarazi telefonoa. Itzali telefonoa eta kendu bateria. Minutu bat geroago,
berrezarri bateria eta piztu telefonoa.
•
Eguneratu telefonoaren softwarea
•
Berrezarri jatorrizko ezarpenak
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, jarri harremanetan Nokia-rekin konpontzeko
aukera gehiago lortzeko. Joan www.nokia.com/repair helbidera. Telefonoa
konpontzera bidali aurretik, egin beti gailuko datuen babeskopia.